Naiz.info
Azpeitia

Athletic, Euskal Herriko Emakumezkoen Kopako txapeldun

1 eta 0 irabazi dute zuri-gorriek Realaren kontra Azpeitian jokatu den finalean. Manuela Lareok egin du garaipenaren gola.

Athleticeko jokalariak kopa jasotzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariak kopa jasotzen. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Athleticek irabazi du Euskal Herriko Emakumezkoen III. Futbol Kopa. Lehen zatian lehia eta tentsioa nagusitu dira Azpeitian jokatu den partidan, baina Athleticek Realak baino aukera gehiago izan ditu.

Atsedenaldi ostean, indartsu itzuli dira bi taldeak zelaira eta 53. minutuan iritsi da lehen gola. Manuela Lareok egin du partida erabaki duen gola.

Bigarren zatian aukera politak izan dituzte bi taldeek, baina ez da golik izan.

Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren eskutik jaso dute Athleticeko neskek kopa preziatua.

Jokalari Apartaren saria berriz, Naiara Beristain txuri urdinarentzat izan da, txapelketa guztian zehar erakutsi duen mailaren errekonozimendu gisara.