Naiz.info

Kaikuk eskura dauka liga Castroko bandera irabazi ondoren

Tiran sartu da bigarren tokian, Astillero hirugarren eta San Juan laugarren. Oriok aurre hartu dio Urdaibairi azken txanpan. Castrok maila galdu du bere zaletuen aurrean.

TKE Liga irabaztea eskura dauka Kaikuk. Azken jardunaldietan ezustekorik gertatzen ez bada, sestaoarrek poltsikoan dute titulua Castron beste bandera bat irabazi ondoren. Txanden artean haize aldaketa gertatu den arren eta baldintzak okertu, Kaikuk ez du hutsik egin eta indartsuena izan da.

Aldaketa ondo baino hobeto baliatu dutenak Tirango arraunlariak izan dira. Galiziarrak bigarren txandan aritu dira eta segundu bakar bategatik bandera altxatu gabe geratu dira. Astillero hirugarren geratu da eta San Juan laugarren.

Ohorezko txandan lehiatu diren traineruen artean berriz, Oriok Urdaibairi aurre hartu dio azken txanpan eta bi traineruen arteko lehia mantentzen da Ligako bigarren postua lotzeko.

Beheko postuetan Castrok agur esan dio TKE Ligari matematikoki maila galdu baitu.