Naiz.info

Nicolas Roche-k irabazi du Vueltako bigarren etapa

Samuel Sanchezek bi minutu baino gehiago galdu ditu. Caja Rural taldeko Amets Txurruka eta Javier Aramendia berriz, ihesaldietan sartzen saiatu dira eta Nibali da Vueltako lider berria.

Vueltako bigarren etapa igoera batekin bukatu da Galiziako Alto do Monte da Groba eta faboritoen artean zeuden Euskaltel taldeko Samuel Sanchezek eta Sky taldeko Henao kolonbiarrak huts egin dute.

Saxo Bank taldeko Nicolas Roche irlandarrak lortu du garaipena azken metroetan Dani Moreno, Pozzovivo, Konig eta Valverderi esprintean gailendu ondoren.

Sailkapen nagusian berriz, Nibali kokatu da lehen postuan eta Haimar Zubeldia hirugarrena da hamar segundutara. Samuel Sanchezek 2.45 galdu ditu eta Mikel Nieve izan da aurreko multzoan helmugaratu den Euskaltel taldeko txirrindulari bakarra.

Caja Rural taldeko Javier Aramendia eguneko ihesaldian sartu da eta bere taldekide den Amets Txurruka ihes egiten saiatu da bedertzi kilometro falta zirenean, baina ez dut elortu helmugara heltzea.