Naiz.info

Vettel azkarrena izan da Belgikan

Munduko Txapelketako liderrak garaipen garrantzitsua lortu du. Fernando Alonso bigarrena izan da eta Lewis Hamilton hirugarrena. [Sailkapenak]

Vettel Red Bull taldeko kideekin garaipena ospatzen. (John THYS / AFP)
Vettel Red Bull taldeko kideekin garaipena ospatzen. (John THYS / AFP)

Red Bull taldeko Sebastian Vettel erraz gailendu da Belgikako Sari Nagusian eta Munduko Txapelketako sailkapen nagusiaren burua jarraitzen du. Alemaniarraren ostean Fernando Alonso izan da bigarrena eta Lewis Hamilton hirugarrena.

Laugarren tokian Mercedes taldeko Nico Rosberg sailaktu da, eta bosgarrenean Red Bull taldeko Mark Webber. Kimi Raikkonen (Lotus) finlandiarrak lasterketa utzi behar izan du.