NAIZ.INFO
GASTEIZ

EH Bilduko legebiltzarkideak Herriraren kamisetak jantzita joan dira Gasteizko Parlamentura

Astelehenean atxilotutako Herrirako 18 kideekin elkartasunez, EH Bilduko 21 legebiltzarkideak mugimendu horren kamiseta urdinak jantzi dituzte Gasteizko Legebiltzarra ostegun honetan burutzen ari den bilkuran.

EH Bilduko legebiltzarkideak, Herriraren kamisetak soinean dituztela. (ARGAZKI PRESS)
EH Bilduko legebiltzarkideak, Herriraren kamisetak soinean dituztela. (ARGAZKI PRESS)

Azken egunotan Herrirari elkartasuna adierazteko keinuen baitan, EH Bilduko 21 legebiltzarkideak presoen eskubideen aldeko mugimenduaren kamiseta urdinak jantzita joan dira Gasteizko Parlamentua burutzen ari den bilkurara.

Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusietan ere gauza bera egin zuten koalizio abertzaleko kideek.

Euskal Herriko gehiengo sindikalak atzo eginiko agerraldian ere Herriraren kamisetak zeramatzaten sindikatuetako ordezkariek, Herriraren aurkako sarekada salatzeko.