NAIZ.INFO
BILBO

Elezkano II, Idoate eta Ezkurdia, lau ta erdi txapelketako final zortzirenetan izango dira

Danel Elezkano bizkaitarrak eta Mikel Idoate eta Joseba Ezkurdia pilotari nafarrek Lau ta erdi txapelketako final zortzirenetako txartela eskuratu dute.

Idoate Astelenan jokatu duen partidan. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Idoate Astelenan jokatu duen partidan. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Lau ta erdi txapelketako final zortzirenak erabakita daude jada. Elezkano II-k Xalaren kontrako jokatuko du hurrengo partida Mikkel Olaetxea Zaratamon gainditu ondoren (22-8).

Eibarko Astelena pilotalekuan berriz, bi partida jokatu dituzte eta bi pilotari nafarrek eskuratu dute txartela. Mikel Idoatek Ion Jaunarena gainditu du (22-10) eta Abel Barriolaren kontra neurtuko ditu indarrak.

Ezkurdiak Julen Retegiren kontra jokatuko du Aitor Mendizabali 22 eta 6 irabazi ondoren.