NAIZ.INFO
PHILLIP ISLAND

Jorge Lorenzok irabazi du Australiako Sari Nagusia

Marc Marquez kanporatua izan da taldearen huts egite larri baten ondorioz. Pol Espargaro izan da azkarrena Moto2-n eta Alex Rins Moto3-n. [Sailkapenak]

Jorge Lorenzo podiumean. (SAEED KHAN / AFP)
Jorge Lorenzo podiumean. (SAEED KHAN / AFP)

Jorge Lorenzok Australiako Sari Nagusia irabazi du Moto GP mailan eta Marc Marquezek titulua ospatzeko zituen asmoak atzeratu ditu. Lorenzo azkarrena izan da entrenamenduetan erakutsi duen bezala, baina Marquezen taldeak egindako huts egite larria baliatu du garaipena lortzeko.

Izan ere, lasterketako zuzendaritzak hamargarren itzulian sartzeko agindua eman dioenean, Marquez itzuli bat beranduago sartu da eta kanporatua izan da. Horren ondorioz, Marquez Munduko Txapelketa irabazteko aukerak atzeratu egin behar izan ditu.

Beste mailetan, Pol Espargaro eta Alex Rins izan dira azkarrenak. Efren Vazquez zazpigarren tokian sailkatu da Moto3-n.