Naiz.info
Amezketa

Amezketan egindako azokan izan zen igandean Irati Mujika

Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren gazte independentisten auzira ez aurkeztea erabaki zuen Irati Mujikak beste hiru lagunekin batera eta ezkutuan dago orduztik. Igandean berragertu zen Amezketan, bere jaioterrian, egindako azokan.

Irati Mujika, igandean Amezketan egindako azokan.
Irati Mujika, igandean Amezketan egindako azokan.

Irati Mujika gaztea pasa den igandean berragertu zen publikoki Amezketan egindako azoka batean Ataria.info-k biltzen duenez. 40 gazte independentisten aurka Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren auzipetuetako bat da bera, baina epaiketa abiatu zenetik ezkutatuta dago beste hiru lagunekin batera, desobedientzia ekintza gisa.

Libre dinamikako postuan berak egindako eskulanak saltzen izan zen pasa den igandean Amezketan egindako azokan. «Beste urte batzuetan taloak egiten aritu izan naiz, noizbait kamisetak saltzen ere bai. Nire isilpeko ordu hauetan lasaigarri izan diren eskulanak ekarri nahi izan ditut gaur. Ez nuen Amezketako perian huts egin nahi. Gure herriaren bizitza eta ohituren parte izaten jarraituz, egunero konpromiso berriak sortzen dira, harriz harri inguratzen nauen babesa gisan», esan zuen.