NAIZ.INFO
BILBO

Kalitatezko hezkuntza publikoa galdegin dute euskal ikasleek

Ikasle Abertzaleak taldeak beste eragile batzuekin batera deituta, Hego Euskal Herriko hiriburuetan LOMCEren aurkako mobilizazioak egin dituzte. Bilboko manifestazioan, bi lagun identifikatu ditu Ertzaintzak.

Gasteizen egindako mobilizazioa. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Gasteizen egindako mobilizazioa. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Gobernu espainolak bultzatutako hezkuntza erreforma Senatuan onartzear dagoela, euskal ikasleriak ezezkoa adierazi dio beste behin LOMCE delako legeari.

Ikasle Abertzaleek, Ikasle Ekintzak, Eraldatuk eta Gazte Komunisten Kolektiboak deituta, mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatzeko.

Bilbon, Sabin Etxea inguruan, Ertzaintza ikasleei oldartu zaie eta haietako bi identifikatu egin ditu.

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta EHUko Arabako Campusean itxialdiak egiten ari dira, atzo iluntzean hasita.