NAIZ.INFO
DONOSTIA

Estremeran dauden euskal presoek bukatutzat eman dute itxialdia

Estremerako kartzelan dauden euskal presoek bukatutzat eman dute ostiralean hasi zuten itxialdia, Ruben Gelbentzu eta Jon Gonzalez Garikoitz Aspiazurekin batera isolamendu modulura eraman ostean.

Estremeran dauden euskal presoek itxialdia hasi zuten ostiralean Garikoitz Aspiazu bakartuta zutela salatzeko.

Etxeratek jakinarazi duenez, Ruben Gelbentzu eta Jon Gonzalez Aspiazurekin batera isolamendu modulura eraman dituzte eta, ondorioz, bukatutzat eman dute itxialdia.