NAIZ.INFO
DONOSTIA

Ana Lizarralde aske geratu da

Ana Lizarralde bilbotarra aske geratu da. 18/98 makrosumarioan izan zen zigortua eta Granadako espetxean zegoen.

Ana Lizarralde, espetxetik atera berritan. (@jagobZ)
Ana Lizarralde, espetxetik atera berritan. (@jagobZ)

Granadan preso zegoen Ana Lizarraldek askatasuna berreskuratu du ostiral honetan.

Bilbotarra 18/98 makrosumarioaren baitan izan zen epaitua, Ekineko atalaren barruan, beste 46 euskal herritarrekin batera.

Auzitegi Nazionalak hamaika urteko kartzela zigorra ezarri zion baina gero Auzitegi Gorenak zazpi urte eta erdira jaitsi zuen zigorra.

2007an Segurako polizia operazioan atxilotu zuten.