Naiz.info
Albiztur

Antaliseko langileek salaketa ekintza egin dute Albizturren, beren lanpostuen defentsan

Albizturko lantegian egiten dituzten paperezko sobreak jaurti eta kea zerien suziriak piztu dituzte Antaliseko 37 beharginek. Ostiralaz geroztik langabezian daude, kaleratze eskutitzak jaso ostean.

Antaliseko langileen salaketa ekintza, hainbat ertzain aurrean dituztela. (Joseba SALBADOR)
Antaliseko langileen salaketa ekintza, hainbat ertzain aurrean dituztela. (Joseba SALBADOR)

Antalisek Albizturren duen lantegiko 37 beharginek salaketa ekintza egin dute gaur goizean beren lanpostuen defentsan. Ostiralaz geroztik langabezian dira, kaleratze eskutitzak jaso baitzituzten orduan. Ez dute, baina, eskuak gurutzatuta geratzeko asmorik.

Gaurkoan ekintza deigarria egin dute. Lantegian bertan ekoizten dituzten sobrean jaurti dituzte teilatutik eta kea zerien suziriak piztu dituzte.

Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko hainbat polizia izan dira bertan.

ELA eta LAB sindikatuek inpugnazioa aurkeztu dute dagoeneko EREaren aurka.