NAIZ.INFO
IRUÑEA

Josu Beaumont aske geratu da

Amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako auzian ezarritako espetxe zigorra osorik bete ondoren, Josu Beaumont aske geratu da larunbat goizean.

Josu Beaumont. (via twitter @Etxerat_Elkartea)
Josu Beaumont. (via twitter @Etxerat_Elkartea)

Josu Beaumontek gaur goizean berreskuratu du askatasuna espetxe zigorra osorik bete ostean. Nafarroako presoak Amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako auzian zortzi urteko espetxe zigorra jaso zuen.

2001an atxilotua izan zen eta zazpi urte geroago epaitu zuten Audientzia Nazionalean. Beaumont bezala, azken egunetan aske gelditu dira auzi berean zigortuak izan diren Gorka Zulaika, Ainhoa Irastorza, Aratz Estonba, Iker Zubia, Jon Beaskoa eta Julen Larrinaga.