NAIZ.INFO
BILBO

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Bilbon, martxoaren 3an izan ziren istiluen harira

Ertzaintzak hiru gazte atxilotu ditu gaur Bilbon, martxoaren 3an egin zen Global Forum Spain foroaren ondoren izan ziren istiluen harira. Duela astebete beste bi lagun atzeman zituen.

Bilboko Uriola.info agerkariak zabaldu duenez, Otxarkoaga, Deustuan eta Santutxun hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak gaur goizean, Global Forum Spain foroaren ondoren izan ziren istiluekin zerikusia dutelakoan. Horietako bat adin txikikoa da, agerkari horren arabera.

Duela astebete, beste bi pertsona atxilotu zituzten Getxon eta Donostian, auzi beraren harira. Aske geratu ziren.