NAIZ.INFO
MALLORCA

Eibarrek 0 eta 2 irabazi du Mallorcaren zelaian

David Mainzek egin ditu bi golak bigarren zatiaren erdialdean. Garaipenarekin Lehen Mailara igotzeko aurrerapausu handia eman dute eta bost puntuko aldea daukate Las Palmas taldearekiko.

Eibarrek garaipen bikaina lortu du Mallorcaren zelaian (0-2). David Mainzek egin ditu bi golak bigarren zatiaren erdialdean.

Hiru puntuekin, lehen postuan dagoen Deportivorengatik bi puntutara kokatu dira. Eibarrek maila  igotzeko aurrerapausu handia eman du. Bost jardunaldiren faltan bost punutko aldea daukate Las Palmas taldearekiko.