NAIZ.INFO
DONOSTIA

Galder Cornago preso donostiarra aske geratu da

Galder Cornago donostiarra aske geratu da gaur, Estatu frantsesetik kanporatua izan ostean.

Galder Cornago, aske geratu ostean. (@gafz11)
Galder Cornago, aske geratu ostean. (@gafz11)

Galder Cornago preso donostiarrak askatasuna berreskuratu du gaur, Estatu frantsesetik kanporatua izan ostean.

Groseko bizilaguna 2007ko uztailean atxilotu zuten Rodezen Iker Iparragirre eta Juan Cruz Maizarekin batera, ETAko kide izatea leporatuta, eta espetxeratu egin zuten.

Zazpi urte egin ditu kartzelan. Fleury Merogisen zegoen.