NAIZ
Handenberg

Realak galdu egin du Ajaxen aurkako lagunarteko partida

Aurredenboraldiko lehen lagunarteko partida jokatu du gaur Realak Herbehereetan, Ajax taldearen aurka. 3-1 galdu du.

Reala eta Ajaxen arteko norgehiagokaren irudia. (REALSOCIEDAD.COM)
Reala eta Ajaxen arteko norgehiagokaren irudia. (REALSOCIEDAD.COM)

Aurredenboraldiko lehen partida Ajax taldearen aurka jokatu du Realak Handenberg hirian eta 3-1 galdu du Herbehereetako ligako txapeldunaren aurka.

Arratsaldeko lehen orduan jokatu dute eta bero handia egin duen arren mugimendu handia izan da lehen zatian. Txuriurdinak aurreratu dira markagailuan Finnbogassonen gol batekin, 10. minutuan, baina ez du asko iraun Realekoen pozak, izan ere lau minutu beranduago Milik-ek berdinketa lortu baitu.

Bigarren zatian erritmoa jaitsi egin da. Ajaxek bigarren gola lortu du, zoritxarreko jokaldi baten ondoren Carlos Martinezek baloia nahigabe Zubikarairen atean sartuta, partida bukatzeko ordu laurden falta zela.

Ajaxen hirugarrena Anwar el-Ghazik egin du, norgehiagoka bukatzear zela.