naiz
washington

Ebolak Afrika ekialdean 1.900 hildako eragin dituela ohartarazi du OMEk

Pasa den martxoan Afrika ekialdean izandako ebola-agerraldiak dagoeneko 1.900 lagunen heriotza eragin duela adierazi du gaur Osasunerako Mundu Erakundeko (OME) idazkari nagusi Margaret Chanek.

Erizain eta medikuak, Liberiako erietxe batean. (Dominique FAGET/AFP)
Erizain eta medikuak, Liberiako erietxe batean. (Dominique FAGET/AFP)

Washingtonen eskainitako agerraldian, Chanen aburuz biktimen zifrak gehien igo dira azken asteetan birusa Afrika ekialdean hedatu zenetik. Izan ere, abuztuaren 28an erakunde berberak emandako datuen arabera 1.552 ziren ordura arte zenbatutako hildakoak.

Horrez gain, OMEko idazkari nagusiak ohartarazi du dagoeneko 3.000 direla Sierra Leonan, Liberian, Nigerian eta Ginean antzeman diren birus kasu probableak.