Ia 9.000 irabazle, Bilboko Herri Krosean

Bilboko Herri Krosaren 27. edizioak ia 9.000 irabazle izan dituela esan dute antolatzaileek. Izan ere, probaren filosofiari jarraiki, 10 kilometroak egitea lortzen duen oro irabazle baita.

NAIZ|BILBO|16/11/2014|0 commentaires
Herrikrosa
9.347 lagunek eman dute izena Herri Krosaren 27. edizioan. (ARGAZKI PRESS)

Lasterketa antolatzeaz arduratzen den Cycle Clubeko iturriek jakinarazi dutenez, 9.347 pertsonek eman dute izena Herri Krosean parte hartzeko, eta horietatik ia 9.000 lagunek burutu dituzte hamar kilometroak Bilbon barrena.

Gizonezkoen artean, David Garcia izan da azkarrena 31.27ko denbora eginda, eta emakumeen artean, Leire Medinak egin du denborarik onena: 36.36.

Aurten, nobedade bezala, atleta bakoitzak argazki bat jaso du, kalitate altuan, eta gainera, internet bidez izena eman dutenek etxean jaso dute elastiko bat.