Fiskaltzak eta AVTk 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute Periko Solabarria eta Topatu.infoko kide batentzat, eta bi urtekoa Ernai gazte antolakundeko 7 lagunentzat. Gazte Danbadan eta Ernairen webgunean «terrorismoa goratzea» leporatzen zaie.
Auzitegi Nazionalak bi auziak bat egin zituen eta Xabier Lopez Peña eta Angel Figeroaren heriotzen ostean egindako adierazpenengatik «terrorismoa goratzea» egozten diete gazteei. Bestalde, Topatu.info-ko kidea Gazte Danbada jaialdiaren baitan burututako ekitaldi politikoaren inguruan informatzeagatik pasa zen Eloy Velasco epailearen aurretik beste bi lagunekin batera.
2013ko irailean izan ziren Madrilen deklaratzen eta orain jakin da fiskaltzaren eskaria.