NAIZ

EH Bilduk 10.000 urrats eman nahi ditu martxoaren 7an ekitaldi nazional batean

EH Bilduk martxoaren 7 an ekitaldi nazional bat burutuko du BEC-en. ‘Bidea badago; euskal bidea’ lelopean, bide horretan «10.000 urrats ematera» gonbidatu dute euskal gizartea.

Bilboko Areatzan egindako ekitaldia. (@EHBildu)
Bilboko Areatzan egindako ekitaldia. (@EHBildu)

‘Bidea badago; euskal bidea’ lemapean martxoaren 7an, 17.30ean, EH Bilduk ekitaldi nazionala eramango du aurrera BEC-en, gaur Bilbon egindako ekitaldian aurreratu duten moduan.

Bilboko Areatazan kokaktutako EHBilgunean, Aitziber Ibaibarriaga eta Oskar Matute izan dira ‘100.000 kafe’ ekimenaren baitan burutu den ekimenean ekitaldi nazionala iragarri dutenak. «Esparru guztietara benetako demokrazia ekarriko duen bidea eraiki nahi dugu», adierazi dute.

Dinamika honen baitan, «aurrera pauso bat emateko», Barakaldoko BEC-en hitzordua jarri dute. «Euskal Biderantz lehen 10.000 pausoak emango ditugu, eta han ere, benetako protagonista euskal gizartea izango da», azaldu dute.

Bertan ekarpenei, proposamenei, adostasunei eta desadostasunei «bide emateko» aukera izanen dela argitu dute, horrela «Euskal herri justuagoa» eraiki nahiean. «Euskal Herri sozialagoa behar dugu, hemen bizi garen guztiok duintasunez bizitzeko aukera izan dezagun», amaitu dute.