NAIZ

Juan Mari Mendizabal aske geratu da igande goizean

18/98 auzian zigortuta izan zen elgoibartarra eta Burgosko espetxetik atera da goizeko lehen orduetan.

Mendizabal senide eta lagunekin kartzelatik irten ostean. (via twitter @I_Bengoetxea)
Mendizabal senide eta lagunekin kartzelatik irten ostean. (via twitter @I_Bengoetxea)

Juan Mari Mendizabal elgoibartarra aske geratu da igande goizean. 18/98 auzian zigortua izan zen eta espetxe zigorra osorik bete ondoren askatasuna berreskuratu du.

Burgosko espetxetik atera da goizeko lehen orduetan eta eguerdian egingo diote ongi etorria Elgoibarren.