NAIZ

Twitter erori da

Konpainiak berak 10.00ak pasatxo iragarri duenez Twitter zerbitzua erori egin da eta hainbat erabiltzaile euren kontuetara sartu ezinda dabiltza. Arazoaren berri badutela eta hura konpontzeko lanean ari direla jakinarazi dute sare sozialaren arduradunek.

Twitter.com-en sartuta agertzen den mezua.
Twitter.com-en sartuta agertzen den mezua.

Goizeko hamarrak aldera erori da Twitterren zerbitzua eta milioika erabiltzaile euren kontuetan sartu ezinda geratu dira. Konpainiak berak jakinarazi du arazoa kopontzeko lanean ari direla. 500 milioi erabiltzailetik gora ditu Twitterrek mundu osoan.