NAIZ
BILBO

Pablo Berasaluze pilotari bizkaitarrak erretiroa hartuko du urriaren 1ean

Berrizko pilotariak urriaren 1ean jokatuko du profesionaletan azken partida Bilbon. Hala iragarri du gaur eman du prentsaurrekoan eta bertan nabarmendu du «gazteak indartsu» datozela eta ibilbidea «goian eta modu egokian» amaitu nahi zuela. Ekainaren 22tik aurrera agur gira bat egingo du.

Pablo Berasaluzek bere erretiroa iragarri du. (ARGAZKI PRESS)
Pablo Berasaluzek bere erretiroa iragarri du. (ARGAZKI PRESS)

Pablo Berasaluzek erretiroa hartuko du urriaren 1ean, 39 urte beteta. Pilotari bizkaitarrak 18 urte eman ditu profesionaletan eta Bilbon jarriko dio amaiera udazkenean. Bizkaitar hiriburuan iragarri du agurra.

Erbakia hartzerakoan «gazteak indartsu» datozela nabarmendu du eta «urte pila eta gero» iblibidea «goian amaitzea» hobetsi duela azpimarratu du. Hau dela-eta «bukatzeko ordua» iritsi zaiola iritzi du.

Ibilbidearei amaiera jartzeko orduan, modu berezian egin nahi duela ere nabarmendu du eta horretarako ekainaren 22tik aurrera agur gira bat ospatuko du. Hau, gehien bat, Bizkaiako frontoietan antolatutako jaialdietan izango da, baina bertan uztartuko dira udako feria nagusiak ere.

18 urte hauetan ibilbide oparoa izan du Berrizko aurrelari txikiak, zeinek Binakako txapelketan lortu dituen emaitzarik onenak. Hala, hirutan iritsi da finalera, nahiz eta txapelik lortu ez izan. Gogoan 2013ko finala 6-4ko emaitzarekin Akilesen tendoia hautsi zuenean. Denbora luzea eman zuen orduan jokatu gabe. Hala ere, iaz txapelketan berriz ere lortu zuen finalerako txartela, baina Aitor Zubietarekin batera finalean ez zuten mailarik eman.

Orain lehiaketa profesionalari agur esateko ordua iritsi zaiola iritzi du Berasaluzek, baina hala ere «pilotaren munduari lotuta» jarraitzea gustatuko litzaiokela adierazi du. Zentzu honetan, ez du baztertu teknikari moduan aritzea.