NAIZ
DONOSTIA

Elena Beloki aske geratu da

18/98 auziaren baitan zigortu eta espetxeratu zuten Elena Beloki Villenako espetxetik atera da, guztira zortzi urte eta erdiko zigorra beteta.

Villenako espetxetik atera da Elena Beloki. (NAIZ)
Villenako espetxetik atera da Elena Beloki. (NAIZ)

Ostiral goizean atera da Villenatik (Alacant) Elena Beloki, espetxe atarian 20 bat senide eta lagun zain zituela.

18/98 makrosumarioaren baitan epaitu eta zigortua (13 urteko zigorra ezarri zioten, gero murriztu ziotena), guztira zortzi urte eta erdi eman ditu preso, hiru espetxealditan.

2000 eta 2007. urteetan espetxeratu zuten seina hilabetez. Ondoren, 2009an berriro espetxeratu zuten, gaur aske gelditu den arte.