NAIZ

Zazpi atxilotu, horietako batzuk Euskal Herrian, narkotrafikoaren aurkako operazio batean

Zazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako batzuk Durango, Gasteiz eta Zumaian, droga trafikoaren aurkako operazio batean. 14.000 euro eta haxixa ere atzeman dituzte.

Guardia Zibilak zazpi pertsona atxilotu ditu Euskal Herrian eta Madrilen droga trafikoaren kontra egindako operazio batean. Haxixaren aurkako operazioa izan da, eta oraindik irekita dagoela jakinarazi du espainiar Barne Ministerioak.

Euskal Herrian atxilotu dituztenak, Zumaia, Durango eta Gasteizen atxiki dituzte. Era berean, dirua atzeman dute. Besteak beste, Gasteizko etxebizitza batean, 14.000. Droga, ordea, Madrilgo pisuan aurkitu dute.

Arabar hiriburan Domingo Beltran kaleko etxebizitza bat miatzen ari da Guardia Zibila. «Antolatutako talde baten aurkako» operazioa dela azpimarratu du espainiar Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak.

Goizean Gasteizen eta Durangon Guardia Zibilaren presentziak sareak mugitu ditu, baina laster zabaldu dute drogaren aurkako operazio bat zela.