NAIZ
Astigarraga

Langile bat zauritu da Astigarragako Hirukei enpresan

38 urteko gizonezko bat larriki zaurituta dago Astigarragako Hirukei enpresaren pabiloian konpontzen ari ziren garabi bateko kabina bere gainera erori ostean.

Langile batek lan istripua jasan zuen asteartean Astigarragako (Gipuzkoa) Hirukei S.L.U. enpresaren pabiloian eta larri zauritu zen. Langilea J.A.I. gizonezkoa da, 38 urte ditu eta tolosarra da, eta garabiak konpontzen dituen Hirukoi enpresan egiten du lan, CCOO Euskadi sindikatuak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Dirudienez, pabiloian konpontzen ari ziren garabi bateko kabina langilearen gainera erori ondoren gertatu zen lan istripua. Langilea egoera larrian dago Donostiako ospitale batean.