Euskal Herriak 3.142.982 biztanle ditu, duela urtebete baino 9.860 gehiago

Euskal Herriak duela urtebete baino 9.860 biztanle gehiago ditu. Gaindegiak argitaratutako datuen arabera, 3.142.982 biztanle biltzen ditu Euskal Herriak eta gehienak, %79,8a, hiriguneetan edo bitarteko hiriguneetan aurkitzen dira. Azken urtean herrialde guztiek irabazi dute, Zuberoak izan ezik.

NAIZ|19/01/2018
Bilbo-handia
Populazioa galdu arren, biztanle gehien Bilbo Handian mantentzen dira. (ARGAZKI PRESS)

Iturri ofizialetako datuak bilduta, Gaindegiak Euskal Herriaren bzitanleriaren inguruko zenbakiak eman ditu. Guztira, Euskal Herrian 3.142.982 biztanle daude. Bizkaian pilatzen da populazioaren kopururik handiena, 1.148.608 lagunekin. Atzetik, Gipuzkoa (719.282), Nafarroa Garaia (643.234), Araba (328.415), Lapurdi (256.878), Nafarroa Beherea (31.784) eta Zuberoa (14.781). Eta gainera, azken hau, Zuberoa, izan da azken urtean biztanleria galdu duen bakarra.

Kontrako aldean, nabarmentzekoa da Lapurdiren hazkunde-tasa handia, biztanleria %1,1 igoz. Azken hamarkadan errepikatzen ari den igoera da.

Gaindegiak Ipar Euskal Herriaren barnealdean ematen ari den despopulazioaz ohartarazten du. Joera hau Euskal Herri osoko zenbakietan ikus daiteke. Herritarren erdia (%50,6) hiriguneetan bizi da eta ia beste heren bat (%29,1) bitarteko hiriguneetan.

Eskualdeka, aldiz, Bilbo Handiak dauka oraindik populazio handiena, nahiz eta azken urtean %1,1 behera egin. Batez-beste populazio gehien galdu duen eskualdea Erronkari-Zaraitzu izan da (%-14,6) eta hazkunde nabarmenena izan duena, aldiz, Bidaxune (%17,8).

Erronkari-Zaraitzurekin batera, Arabako Mendialdea, Salbaterraldea, Zangozerria, Zuberoan, Ebro Garaiko Erribera eta Tafalladea dira populazio gehien galdu dutenak.

 

ARGAZKI GALERIA
Gaizka PEÑAFIEL | FOKU


Ostiral gauean En Tol Sarmiento Iekorako taldeak Bilboko Santana 27 aretoa hartu zuen, gazte ugari saltoka eta dantzan jarriz. Hona hemen Gaizka Peñafielek ateratako argazkien lagin bat.