naiz

A-15 errepidea moztu dute Berastegin, Iruñeko norantzan, istripu baten ondorioz

Bost kotxek eta kamioi batek talka egin dute A-15 errepidean, Iruñeko norantzan, Gorosmendiko tunerlean, Berastegi inguruan. Ez da zauriturik izan, baina errepidea itxi egin behar izan dute. Mungian eta Leiona ere auto-ilarak izan dira beste bi istripuren ondorioz.

A-15 errepideko Gorosmendiko tunelean bost autok eta kamioi batek istripua izan dute Iruñeko norantzan. Ondorioz, nafar hiribururako bidean doan errepideko errailak itxi egin behar izan dituzte. Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, ez da zauriturik suertatu.

08:05ak aldera izan da talka, tunel barrenean. Auto-ilara luzeak eragin ditu istripuak eta trafikoa N-1 errepidetik desbideratu behar izan dute, Andoaindik. Kotxeak eta kamioiak kendu dituzten arren, 10:00etan oraindik itxita zegoen errepidea, garbiketa lanetan ari direlako.

Mungian ere auto-ilarak

Bestetik, BI-631 errepidean ere istripua izan da, Mungia inguruan. 09:00ak baino lehen, furgoneta bat irauli egin da eta errepidea itxi egin behar izan dute. Hainbat zauritu izan dira istripuaren ondorioz.

Leioan, bestetik, pertsona bat ospitaleratu egin behar izan dute, BI-637 errepidean hiru kotxek elkar jo ostean.