NAIZ
DONOSTIA

Donostiako Klasikoan parte hartuko duten 22 taldeak ezagutarazi dituzte

Heldu den abuztuaren 4an Donostiako Klasikoan parte hartuko duten 22 taldeak ezagutarazi ditu antolakuntzak: World Team kategoriako hemezortziak dira eta Kontinental Profesional mailako lau, gonbidatu gisa –Cofidis Solution Credits, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Burgos BH–. Guztira 154 txirrindular izango dira.

Michal Kwiatkowskik irabazi zuen iaz Donostiako Klasikoa. (Jon URBE/FOKU)
Michal Kwiatkowskik irabazi zuen iaz Donostiako Klasikoa. (Jon URBE/FOKU)

Donostiako Klasikoaren antolakuntzak gaur jakinarazi du lasterketaren 38. edizioan parte hartuko duten 22 taldeak zein izango diren. World Team mailako hemezortziak, batetik, eta Kontintental Profesional mailako beste lau talde, azken hauek gonbidatu gisa: Cofidis Solution Credits, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Burgos BH.

Talde bakoitzak zazpi txirrindulari izango ditu. Beraz, guztira, 154 parte-hartzaile izango dira irteeran.

Abuztuaren 4an jokatuko da Klasikoa. Ibilbidea iaztik ez da aldatu, baina aurten Tolosa barrutik igaroko da. Zortzin mendate igo beharko dituzte, horien artean Arkale eta Jaizkibel birritan. Iaz Michal Kwiatkowski izan zen garailea.

Herrialdeka, hauek dira parte hartuko duten taldeak:

-Euskal Herria: Caja Rural Seguros RGA eta Euskadi Basque Country Murias.

- Estatu espainiarra: Movistar Team eta Burgos BH.

- Estatu frantsesa: AG2R La Mondiale, Groupama FDJ eta Cofidis Solution Credits.

- Alemania: Bora Hansgrohe eta Team Sunweb.

- Belgika: Lotto Soudal eta Quick Step Floors.

- Herbehereak: Team Lotto NL Jumbo.

- Britainia Handia: Team SKY.

- Suitza: Team Katusha Alpecin.

- Ameriketako Estatu Batuak: BMC Racing Team, Team EF Education First Drapac P/B Cannondale eta Trek Segafredo.

- Kazakhstan: Astana Pro Team.

- Bahrain: Bahrain Merida.

- Arabiar Emirerri Batuak: UAE Team Emirates

- Australia: Mitchelton Scott.

- Hegoafrika: Team Dimension Data.