naiz
Elizondo

Altsasuko gurasoek irekiko dute 2018ko Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea

Espainiar Entzutegi Nazionalak zigortutako Altsasuko gazteen gurasoek irekiko dute igande honetan, uztailak 22, ospatuko den Baztandarren Biltzarreko orgen desfilea. Hala erakutsi nahi izan diete baztandarrek haien «babesa eta elkartasuna».

Irudian, iazko Orgen desfilea. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)
Irudian, iazko Orgen desfilea. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Aurten, uztailaren 22an ospatuko duta baztandarren egun handia, Baztandarren Biltzarra. Berezitsasun gisa, Altsasuko Gurasoek irekiko dute uztailaren 22ko orgen desfilea. Modu horretan, elkarteak «babesa eta elkartasuna» adierazi nahi die Altsasun, 2016ko urrian izandako liskarraren harira, espainiar Auzitegia Nazionalak zigortu dituen zortzi gazte eta haien senideei.

Egunari aurre egiteko indarrak ezinbestekoak izanen dira eta horretarako Elizondoko Merkatu zelaian bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzitako produktuen aldeko apustua eginen dute herri bazkarian.

Era berean, hondakinei dagokienean, «ahalegin berezia» eginen dute sortzen diren hondakin kopurua murrizteko.‘Edalontzia berrerabili, bestan zurekin ibili’ lelopean, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatuko da. Gainera, orgak desmuntatzean sortzen diren hondakinak kudeatzeko plan berria jarri dute martxan Baztango Udalarekin batera. Horri esker, hondakin mota bakoitza dagokion tokira botatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek.

Baztandarren Biltzarrean ez dela «inolako eraso sexistarik onartuko» ere nabarmendu dute. «Izan ere, besta denendako da; elkar errespetatuz denek ongi pasatzeko eta gozatzeko. Ondorioz, edozein salaketen aitzinean eraso sexisten protokoloa martxan jarriko dela» ohartarazi du elkarteak.

Eguneko kartela egiteaz Pello San Millan arduratu da.