NAIZ
DONOSTIA

‘Soinujolearen semea’ Huelvako Zinemaldian estreinatuko dute

Fernando Bernuesen ‘Soinujolearen semea’ filma Huelvako Zinemaldiaren 44. edizioan estreinatuko dute, datorren astelehenean, azaroaren 19an. Sail Ofizialean lehiatuko da. Bernardo Atxagarren eleberria oinarri duen filma datorren urteko udaberrian iritsiko da zinema aretoetara.

‘Soinujolearen semea’ filmaren fotograma.
‘Soinujolearen semea’ filmaren fotograma.

‘Soinujolearen semea’ luzemetraia Huelvako Zine Iberoamerikarraren Zinemaldiko 44. edizioan estreinatuko dute, datorren astelehenean, azaroaren 19an. Sail Ofizialean lehiatuko da.

Fernando Bernues donostiarrak zuzendu du ‘Soinujolearen semea’ eta Bernado Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago. Abra Prod eta Tentazioaren ekoizpena da.

Filmak Daviden eta Joseba lagunen istorioa kontatzen du. Adiskidetasun, traizio eta indarkeriari buruzko istorioa da eta protagonisten hiru garai ezberdinetan oinarritzen da (haurtzaroa, 20 urtetako gaztetasuna eta azkenik 50 urte inguruko garaia) Euskal Herrian bizi izandako historia aztertzeko.

Eleberria aurretik antzerkira eraman zuen Tanttaka taldeak, eta harrera oso ona izan zuen. Horren ondoren, Bernuesek lana pantaila handira darama aktore hauen babesarekin: Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoy, besteak beste.

Patxo Telleriak egokitu du zinemarako gidoia eta musika Fernando Velazquezen eskutik moldatu da.

2019ko udaberrian zinema aretoetan

Filma datorren urteko udaberrian iritsiko da zinema aretoetara.