Jon Ormazabal

Serio jarrita, erraz irabazi dute Irribarria eta Zabaletak Urretxun (22-6)

Batere arriskurik hartu gabe, Mariezkurrena zigortu dute Aspekoek eta Artolak ere ez du bere egunik onena izan.

Irribarria eta Artola garbi nagusitu zaizkie Artola eta Mariezkurreanari. (Andoni CANELLADA / FOKU)
Irribarria eta Artola garbi nagusitu zaizkie Artola eta Mariezkurreanari. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Feria egun handia izan da gaurkoa Urretxu-Zumarragan, baina lanera etorri dira Irribarria eta Zabaleta Ederrena pilotalekura eta espero baino askoz errazago atera dute aurrera Artola-Mariezkurrenaren aurkako partida.

Jotzaileen arteko lehia espero zen, baina urdinak erabat nagusitu dira kolore bakarreko partidan. Erasoan batere arriskurik hartu gabe, partida atzean erabaki nahi izan dute Irribarria eta Zabaletak eta halaxe egin dute. Beste enpresako bikote baten aurkako lehen partida zuen gaurkoa Mariezkurrena gazteak eta aurreko hiruretan sufritu ez duena sufritzea egokitu zaio gaur berriozartarrar gazteari. Bi aurkariek uneoro bere aurka jo dute eta luze egin zaio partida.

Artolak ere ez du bere egunik onena izan. Denbora gehienean gainetik pasa dute, baina aukera izan duenean ere ez da finegi aritu alegiarra. Aurrelariak ere behar baino huts gehiegi bildu ditu eta inoiz ez dira partidari buelta emateko gai izan.