NAIZ
BILBO

Aurreikuspenak gainditu eta %20 hazi da aurten ‘.eus’ domeinua

Komunitatearekin lankidetza bereziki sustatzeko urtea izan da jada bukatzear den 2018a PuntuEUS Fundazioarentzat. 9.000 domeinuen langa gaindituta, 10.000ra iristeko bultzada abiatu dute. Markatutako aurreikuspenak gaindituta, %20 hazi da aurten ‘.eus’ domeinua.

Ohar baten bitartez, amaitzear den 2018. urtearen inguruko balantzea egin du PuntuEUS Fundazioak.

Jaiotzatik «indargune» izan duten komunitatearekin lankidetza bereziki sustatzeko urtea izan da eta, hala, 9.000 domeinuen langa gainditzea lortu dute. 10.000 lortzeko bultzada abiatu dute jada.

Azpimarratu dutenez, %20 hazi da aurten ‘.eus’ domeinua, aurreikuspenak gaindituz.

Beste mugarri batzuk azpimarratu dituzte, tartean datu pertsonalen pribatutasunaren (Europako GDPR araudira egokituz) eta domeinuaren segurtasunaren (Basque Cibersecurity Center erakundearekin lankidetza hitzarmena sinatuz) eremuan emandako urratsak.

Azkenik, gogoratu dute abenduaren 31ra arte ‘.eus’ domeinua hamabost euroren truke bi urterako erregistratzeko eskaintza berezia dagoela.