Asier Aiestaran

Nick Zeisloft, GBCrekin debuta egiteko prest

Nick Zeisloft, Gipuzkoa Basketen azken fitxaketa, baikor azaldu da talde donostiarrak ACB Ligan mailari eusteko dituen aukerekin. Azaldu duenez, Sergio Valdeolmillos entrenatzaileak saskira asko begiratu eta beldurrik gabe jaurtitzeko eskatu dio. «Ez dut uste presioa sentitu behar dugunik. Askatasunez eta guztiok batera jokatzen badugu lortuko dugu garaipenera bidea egitea», esan du GBCko jokalari berriak,

Nick Zeisloft, aurkezpen ekitaldian (GBC)
Nick Zeisloft, aurkezpen ekitaldian (GBC)

Nick Zeisloft 26 urteko estatubatuarra da Gipuzkoa Basketen azken fitxaketa, eta bere ekarpenak mailari eusten laguntzea espero du talde donostiarrak. Hegalekoa eguerdian aurkeztu dute eta azaldu duenez «edozer lortu daiteke taldeak lana egoki egiten badu eta guztiok batera bagoaz».

«Ez dut uste presioa sentitu behar dugunik. Askatasunez eta guztiok batera jokatzen badugu lortuko dugu garaipenera bidea egitea», esan du GBCko jokalari berriak, bere ekarpenak taldeari bultzada bat emango dion esperantzan.

Jokalari moduan, bere gaitasun nagusia «jaurtitzaile ona» izatea omen da, eta hain zuzen ere horixe eskatu omen dio Sergio Valdeolmillos entrenatzaileak. Gainera, Alberto Corbacho beste jaurtitzailearekin minutuak banatzeko ez du arazorik ikusten.

Gogoratu behar da Delteco GBC azken postuan dagoela ACB Ligan, lau garaipenekin. UCAM Murcia du aurretik, bostekin, eta mailari eusteko muga Gran Canariak ezartzen du, sei garaipenekin. GBCk hurrengo partida martxoaren 2an jokatuko du Valentziaren aurka, eta Zeisloftek bere lehen minutuak orduan jokatzea espero da.