naiz

Osakidetzako profesionalek 629 eraso salatu zituzten iaz

Osakidetzak 629 jakinarazpen jaso zituen guztira, 2018. urtean, profesionaleen aurka izandako ahozko erasoen edo eraso fisikoen ondorioz. Horien guztien %24a istripuak izan ziren, hau da, lesioak eragin zituzten erasoak. Gainerako %76a, ordea, gertakariak izan ziren, hau da, lesiorik gabeko erasoak.

Jon Darpon, osasun kontseilaria, eta Maria Jesus Mugica, Osakidetzako zuzendaria, Legebiltzarrean. (Raúl BOGAJO/FOKU)
Jon Darpon, osasun kontseilaria, eta Maria Jesus Mugica, Osakidetzako zuzendaria, Legebiltzarrean. (Raúl BOGAJO/FOKU)

Datu horiek guztiak Osakidetzako profesionalen aurkako erasoei buruzko urteroko txostenean jasota daude eta gaur ospatzen den osasun langileen kontrako erasoen aurkako egunaren harira zabaldu dituzte. Lakuako Osasun sailburu den Jon Darponek «zero tolerantziako» politikarekiko bere konpromisoa berretsi du.

Azken urtean, osasun arloko profesionalekiko begirunea eskatzen duen gizarte sentsibilizazio kanpaina bat garatu da, ‘Erasoak STOP’ lelopean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun zentro, ospitale eta osasun arloko gainerako erakunde guztietan, bai eta hedabidetan eta sare sozialetan ere.

Halaber, jakinarazitako erasoak ikertzeaz gain, aholkularitza juridikoa eskaintzen zaie hala eskatzen duten langile guztiei.

Txostenaren arabera, 2018an, istripuek (lesioak eragiten dituzten erasoak) %14,5 egin zuten behera eta gertakariak (lesiorik gabeko erasoak), ordea, %5,7 igo ziren.

Talde profesionalei dagokienez, jakinarazpenen igoera nabariagoa izan da, beste behin, Osakidetzaren baitan langile gehien dituzten eta paziente eta senideekin harremanik handiena duten horietan. Bestetik, sexuari dagokionez, emakumeek jakinarazi dituzten erasoak gizonek jakinarazi dituztenak baino gehiago izan dira berriz ere. Eta gauza bera gertakari-indizeei dagokienez eta proportzio berari eusten badiote ere, asko gerturatzen dira istripuen kasuan.