NAIZ
IRUÑEA

Patxi Zabaletari 2019ko Coppieters saria emango diote

Aralarreko koordinatzaile nagusi izandako eta egun alderdiak sortu zuen Ezkerraberri fundazioko presidente den Patxi Zabaletak jasoko du 2019ko Coppieters saria. Bide demokratikoen eta baketsuen alde eginiko lana izandako lidergoa azpimarratu du epaimahaiak. 

Patxi Zabaleta, artxiboko irudi batean. (Idoia ZABALETA/FOKU)
Patxi Zabaleta, artxiboko irudi batean. (Idoia ZABALETA/FOKU)

Kultura eta hizkuntza-dibertsitatea, kulturarteko elkarrizketa, autodeterminazio-eskubidea, gutxiengoen eskubideak, bakea, demokrazia eta Europaren batasuna defendatzen duten pertsona edo erakundeei ematen die urtero saria Coppieters fundazioak. Alor horretan jardun duten pertsonen lana aitortzea da sarien helburu nagusia. 

Orain arte, Alex Salmond, Carme Forcadell eta Edmond Simeoni izan dira sarituak eta martxoaren 7an Patxi Zabaleta eta Camilo Nogeira abertzale historiko galiziarra saritzea ebatzi zuen epaimahaiak. 

Udazkenean Bruselan egingo den ekitaldi batean emango zaie saria. 

Zabaletaren kasuan, epaimahaiak azpimarratu du erreferentziazko pertsona izan dela euskal politikagintzan eta bereziki aipatu dute ezker abertzalearen baitan bide demokratiko eta baketsuen alde eginiko lana.