NAIZ

«Gazte ezberdinek elkarlanean erditutako gaztetxe berri bat», Hondarribian

«Gaztetxe berri bat jaio da Hondarribian», iragarri dute herriko gazteek NAIZera bidalitako ohar batean. «Gazte ezberdinek elkarlanean erditutako» proiektua irekia eta anitza dela azaldu dute, herri «biziago eta alaiago bat egiteko».

Twitterren bidez zabaldutako irudia.(@hondarbikoga)
Twitterren bidez zabaldutako irudia.(@hondarbikoga)

«Gaztetxe berri bat jaio da Hondarribian, herriko gazte ezberdinek elkarlanean erditutako gaztetxea, herriarentzat irekia eta herriaren tokia izango dena», azaldu dute herriko gazteek NAIZera bidalitako ohar batean.

Aipazten dutenez, «arazo ezberdinak identifikatu ondoren. gazteen arteko harremanak hobetzeko eta auzo giroa sortzeko espazio baten beharra» ikusi zuten. Espazio hori biltegi lana egin eta urteetan «utzita» egon den «eraikin historiko» batean egokitu dutela zehazten dute.

«Beste eredurik eskaintzen ez duen herrian, sistema kapitalistak baztertu eta banatu egiten gaitu», diotenez. Horren aurrean, «klase elkartasunez eta autogestioaren bidetik, ekintza kultural, aisialdi alternatibo, hitzaldi, memoria historikoa eta tailer ezberdinen bitartez herria aktibatzeko asmoa» dutela nabarmendu dute.

«30 urteren ondoren, beste eredu batzuk ezagututa (Kataluniako zentro zibikoak, Euskal Herriko gaztetxe ezberdinak...) herri honi, auzo honi, gure asmoa erakutsi nahi diogu, irekia eta anitza», adierazi dute.