Urte amaierarako disko berria iragarri du Zea Maysek

Irailaren 1ean sartuko da estudioan talde bilbotarra bere hamargarren diskoa grabatzera. Urtea amaitu aurretik amaituta izatea espero dute.

NAIZ|Bilbo|15/07/2019 15:52
Zea_mays
Zea Mays. (NAIZ)

Zea Maysek disko berria grabatuko duela iragarri du. Grabaketa irailaren 1ean hasiko da Andoaingo Garate estudioan eta, bide horretan, talde bizkaitarrak bere hamargarren diskoa argitaratuko du, estudioko bederatzigarrena. Momentuz ez dute jakinarazi zein izenburu izango duen, eta ez dute abesti sorta berriari buruzko zehaztasun gehiagorik eman.

Beren web orrialdean egin dute iragarpena. «Oso zirraragarria da guretzat kontatzea disko honetan Campi Campoo izango dugula eskoizle lanetan, Vetusta Morla edota Jorge Drexler-ekin lan egin duena eta bere curriculumean bost Latin Grammy dituena. Diskoa New Yorken nahastuko du Hector Castillok (David Bowie, Björk, Rufus Wainwright, Philip Glass), hau ere zenbait Latin Grammy eta nominazio dituena. Lanean gabiltza buru-belarri sekulako diskoa egiteko», adierazi dute.