NAIZ
ORDIZIA

Lizasok irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena

Beñat Lizasok irabazi du Ordiziako Herriko Antzokian jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du.

Beñat Lizasok irabazi du Ordizian. (Bertsozale.eus)
Beñat Lizasok irabazi du Ordizian. (Bertsozale.eus)

Ordiziako Herriko Antzokian jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-zortzirena. Beñat Lizasok lortu ditu puntu gehien, 445 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du.

Asier Azpiroz izan da bigarrena, 423 puntu lortu ditu; Ane Zuazubiskar arrasatearrak, 416,5 puntu; Manex Mujikak, 416; Aitor Urbietak, 402,5 puntu eta Ainhoa Agirreazaldegik, 397. Maddi Labaka aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin aritu da.

Igande honetan Zumaiako Aita Mari Zineman jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako hurrengo saioa, arratsaldeko 17.00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan: Ander Lizarralde,  Beñat Jauregi, Gorka Maiz, Iñigo Gorostarzu, Jokin Bergara eta Unai Muñoa. Aurkezle lanak, berriz, Saroi Jauregik egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Eneritz Azkue, Karlos Ibarguren, Leire Beloki, Mikel Lersundi eta Mikel Urteaga. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz ariko da.

Heldu den asteburuan beste bi final-zortziren jokatuko dira, Zumarraga-Urretxun (larunbatean) eta Elgoibarren (igandean).