NAIZ

Olatz Arrietak jasoko du Euskal Kazetaria Saria

Olatz Arrietarekin batera, Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres), Elixabete Garmendia, Bizkaiko Elikagaien Bankua, ‘Pikara Magazine’, Juantxu Rodríguez (in memoriam) eta Julen Rekondo dira aurtengo sarituak.

Olatz Arrieta joan den urtarrilean, bere jaioterriko txotx denboraldiari hasiera ematen. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)
Olatz Arrieta joan den urtarrilean, bere jaioterriko txotx denboraldiari hasiera ematen. (Jagoba MANTEROLA / FOKU)

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako Euskal Kazetaritza Sariek badituzte irabazleak. Olatz Arrieta (Astigarraga, 1971) euskal kazetariak ataleko saritua izan da; adierazpen askatasunaren Jose Maria Portell'a Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontieres), gobernuz kanpoko erakundeari egokitu zaio; ibilbide profesionalaren saria, Elixabete Garmendiari; pertsonaia edo giza instituzioaren saria, Bizkaiko Elikagaien Bankurako izan da eta kazetaritza digitala, 'Pikara Magazine' blogarentzat.

Euskal Kazetaria Saria zortzigarren urtez eman da. Kategoria honetako aurtengo sariduna Olatz Arrieta kazetaria izan da, azken hogei urtetan ETBrako egindako berriemale lanagatik. 2013. urtetik Bruselan, Errusiatik ere (bi urtez) eta Estatu Batuetatik (hamahiru urtez) berri eman du.

Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria, bere zazpigarren edizioan, Mugarik Gabeko Erreportariak (Reporters Sans Frontìeres) gobernuz kanpoko erakundeak eskuratu du, prentsa askatasunarik ez dagoen hamaika erregimenetan (Txina, Saudi Arabia, Iran, Vietnam, besteak beste) zentsuratutako 22 komunikabideri blokeoa kentzeagatik, 2015ean hasitako 'Collateral Freedom' izeneko operazioaren bitartez, milioika hiritarrek informazio aske eta independientea eskura dezaten.

Ibilbide Profesionalari Saria bosgarren edizioan saritua Elixabete Garmendia izan da, euskaraz egindako euskal kazetaritzaren emakume aitzindaria izateagatik eta bere ibilbide apartari esker ona adierazteko. Euskarazko hainbat hedabidetarako egin du lan, bai idatzizkoak baita ikusentzunezkoak ere, hala nola ‘Zeruko Argia’ (gero ’Argia’ izan zena), non bere ibilbidea hasi zuen, eta ‘Berria’, ‘Euskadi Irratia’, ‘Jakin’, ‘Emakunde’ edo ETB.

Pertsonaia/Giza instituzioari Saria Bizkaiko Elikagaien Bankuak eskuratu du, ongintzako eta irabazi asmorik gabeko erakundea, azken 25 urtetan egindako zarrastelkeriaren eta hurbilen dugun gosearen aurkako borrokagatik.

Sari hauetaz gain, aurten lehen aldiz banatuko diren Fotokazetaritza Saria Juantxu Rodriguez (in memoriam) fotokazetariari eta Julen Rekondori ingurune kazetaritza atalean ere izango dira. Sarituak, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.

Sariemate ekitaldia datorren azaroak 5an 19.00etan egingo da Bilboko BBK Aretoan.