Kolorez eta aldarriz beteriko desfilea Bilboko Aratusteetan

Bilboko Aratusteetako egun nagusia izan da gaur. 12.00etatik aurrera mozorroek Bizkaiko hiriburuko kaleak hartu dituzte. Herri bazkaria, fanfarreak, erraldoiak, umeentzako tailerrak, mozorro kalejira eta lehiaketa eta kontzertuak egon dira, besteak beste.

Asier ROBLES|22/02/2020
Captura_de_pantalla_2020-02-22_a_las_20.31.26
Bilboko aratusteetako kalejira eta mozorro lehiaketa. (Aritz LOIOLA/FOKU).

Inauterietan murgildu da Euskal Herria asteburu honetan. Egun hauetan mozorroak izango dira hainbat herrietako protagonistak. Bilbon, gaur izan da Aratusteen egun nagusia. Eguerdi aldera hasi da jaia plaza Biribila eta Albia artean kokatutako jaigunearen irekierarekin. Fanfarreak eta erraldoiak Bilboko Gran Via eta inguruko kaleak alaitzen hasi dira, eta Zabalgune plazan umeentzako jolasak, tailerrak eta ikuskizunak egon dira egun osoan zehar.

12.15etan, Euskal Herriko Aratusteak desfilea hiriko erdiguneko kaleak hartzen ari zirela, gune Gune Gastronomikoa ireki da plaza Biribilan. Bertan, nekazarien azoka eta pintxo eta jaki ezberdinen dastaketa eta salmenta egon da besteak beste. Gastronomiarekin jarraituz, 15.00etan ehunka pertsona Albian batu dira bazkaltzeko.

Sabela bete eta indarrak hartu ondoren, 17.00etan kalejira eta mozorroen lehiaketa hasi da. Plaza Biribiletik Albiara izan da ibilbidea, eta epaimahaia erdian kokatu da. Parte hartzaile gehienak konpartsak edo taldeak izan dira, baina pertsona batzuek indibidualki ere hartu dute parte. Kalejira oso koloretsua eta dibertigarria izan da, eta ez dira aldarrikapenak eta salaketak falta.

Bizizaleak konpartsa ekologistak Supersur autopistaren luzapenaren aurrean Bolintxu harana babestea aldarrikatu du animaliaz beteriko ikuskizunarekin. Otxarkoaga auzoko Pa...Ya! Konpartsak apustu etxeen kontrako protesta egin du, Hontzak konpartsa anarkistak ustelkeria salatu du, Piztiak konpartsa animalistak haragirik gabeko sukaldaritza aldarrikatu du eta Algara eta Hau Pittu Hau konpartsek euskara aldarrikatu dute. Kaskagorri gazte konpartsak 2020ko futboleko Eurokopa Bilbon jokatzearen kontra egin dute futbolin bat simulatuz.

Musika ere izan da arratsaldeko protagonista. Mugalari taldeak Albian eskaini du kontzertua, eta kalejirako partaideek ibilbidea bukatu ahala talde bilbotarraren doinuekin jarri dira dantzan. 19.30ean Lekittoko Deabruak plaza Biribiletik Zazpi Kaleetara jaitsiera alaitu dute pirotekniarekin eta guzti. Alde Zaharreko kaleetan jarraitu du festa.

Bihar Plaza Berrira eta Areatzara mugituko dira ospakizunak. Gargantua, erraldoiak eta buruhandiak egongo dira goizean zehar, eta arratsaldez Beti Jai Alai dantza taldeak ‘Bilbo dantzaz mozorrotzen’ ikuskizuna eskainiko du. Plaza Berriak Indaba lehiaketa hartuko du.

INFOS ASSOCIÉES

 

 

YOGA
Mikel TROITIÑO - FOKU
Loading player...


Konfinamendu egoerarako yoga ariketa batzuk proposatu ditu NAIZek, Mikel Troitiño Berasategiren eskutik. Grabaketa Foku agentziak egin du.

[Bigarren saioa: ‘Airea’]

[Hirugarren saioa: ‘Ura’]

[Laugarren saioa: ‘Lurra’]