Koronabirusa 1949tik Txinak bizi izan duen osasun-krisi larriena dela adierazi du Xi Jinpingek

Xi Jinpingek, Txinako presidenteak, Koronabirusaren epidemia 1949an errepublika popularra sortu zenetik Txinak bizi izan duen osasun-krisi «larriena» dela baieztatu du igande honetan.

NAIZ|23/02/2020
Captura_de_pantalla_2020-02-23_a_las_16.11.07
Xi Jinping, Txinako presidentea. (Naohiko HATTA/AFP).

«Azkarren hedatzen dena, infektatu gehien duena eta aurreikusteko eta kontrolatzeko zailena izan dena dena da Koronabirus epidemia» adierazi du Xi Jinping presidenteak Txinako Alderdi Komunistaren Politburoko Batzorde Iraunkorrean.

Txinako presidenteak prebentzio eta kontrol lanetan «etenik gabe» jarraitzea eskatu die Batzorde Iraunkorreko zazpi kideei eta alderdiko instantzia eta nibel guztiei. Era berean herrialdeko produkzio eta lana berriz ere ezartzea eskatu die «modu ordenatuan».

«Txinak froga oso latzak bizi izan ditu historian zehar, baina inoiz ez da egon gainezka eginda. Aitzitik, gero eta indartsuagoa bilakatu da ezbeharren aurrean altxatuz eta haziz», adierazi du.

Epidemiaren egoera «larria eta konplexua» izaten jarraitzen duela adierazi du Xi Jinpingek, eta hedapena gelditzeko «momentu erabakigarria» dela.

Era berean Txinak garapenerako duen «neurrigabeko ahalmena» askatzeko esfortzuak egitera deitu du, eta herrialdeak urte honetarako dituen helburu ekonomiko eta sozialak betetzeko borrokan jarraitzera.

Txinako Herri Biltzar Nazionalaren zuzendaritzak animali basatien komertzioa eta ehizako haragiaren kontsumoa debekatzeko proposamena aztertzen ari da. Adituek diotenez, Koronabirusaren jatorria bi praktika horietan egon daitezke.

Txinako Osasun Batzordeak azken 24 orduetan Koronabirusak eragindako heriotzak 2.442ra heldu direla adierazi du, eta infektatuak 76.936ra.

INFOS ASSOCIÉES

 

 

NAIZ
Loading player...


Koronabirusaren krisiak kaltetutako taldeei laguntza ekonomikoa eman eta euskal musikaren industria babestu eta kulturari egiten dion ekarpena balioan jarri nahi du NAIZ Kontzertuak ekimenak.

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.