Zugaztietako Meatza Golfeko langileek astebeteko greba iragarri dute martxoko lehen astean

Zugaztietako Meatza Golf zelaiko langileek astebeteko greba iragarri dute «Bizkaiko Aldundiak ezikusiarena egiten duelako». ELAk azaldu du Zugaztietako golf zelaiak lau langile kaleratu zituela duela bi aste eta golf zelai hau titulartasun publikokoa dela gogoratu du.

NAIZ|28/02/2020

Otsailaren 23tik 25era bitartean hiru greba egun egin zituzten Zugaztietako Meatza Golf zelaiko langileek, duela bi aste kaleratutako lau langileen berronarpena exigitzeko. «Enpresako zuzendaritzak eta Bizkaiko Aldundiak, arduradun nagusi den aldetik, ez dute egora ulertzeko ahalegin txikiena ere egin», deitoratu du ELAk eta hortaz, lantaldeak beste astebeteko greba iragarri du, martxoaren 1etik 8ra bitartean.

Meatza Golf Arboledako zelaiaren titulartasuna publikoa dela gogoratu du sindikatuak, zehazki Bizkaiko Aldundiaren ardurapean dago. ELAk nabarmendu duenez, administrazio publikoak «ezikusiarena egiten duela». «Ez du ikusi nahi gatazka sortu dela enpresak bere baldintza-agiria bete ez duelako», azaleratu du. Deitoratu du ez duela batzarrik egin nahi izan, irtenbideren bat bilatze aldera.

Bestalde, zuzendaritzaren despotismoa salatu du eta greba urratu egin zuela ziurtatu du. «Sukaldaritzako lantaldeak greba egin duenez, catering zerbitzuak kontratatu ditu otorduak kudea ditzaten», jarri du adibidetzat, ekintza honekin langileak ordezkatu zituztela azpimarratuz. «Hau arauhuste larria» delako Lan Ikuskaritzan salaketa jarri dutela ohartarazi du sindikatuak.

 

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.