NAIZ

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko aurtengo edizioak txapeldun bereziak izango ditu

Pasa den larunbatean, maratoi erdiko txapeldun berriak ezagutu behar ziren, baina koronabirusak sortutako egoera larriarengatik bertan behera geratu zen lasterketa. Hala, txapelak Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako egoitzetako mediku eta erizanentzat izango dira.

XXVII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko txapela. (AZKOITIA-AZPEITIA)
XXVII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko txapela. (AZKOITIA-AZPEITIA)

Antolakuntzarentzat egun oso arraroa izan zen iragan larunbatekoa, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia ospatu behar zen eguna. Horrenbeste hilabete dena prest izan eta etxetik mezu desberdinak bidaltzen aritu ziren antolatzaileak.

Mezu horietako batean, aurtengorako eginda dituzten txapelak nori eman erabakitzen aritu ziren. Eta ideia honetara iritsi ziren: gaur egungo txapeldunei ematea bururatu zitzaien. Hau da, lasterketarik egon ez zenez, aurtengo edizioko txapelak (Azkoitiko Plaza Berri Sporten daude erakustokian) mediku eta erizanei, zein Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako egoitzei ematea bururatu zaie.

«Gaur egun, gizarte eragile eta gizarte osoa oroar Covid-19aren aurka dago borrokan. Borroka horretan, arrisku talde handienetakoa da mediku, erizain eta egoitzetako langileena (bestelako eragile, langile eta arrisku taldeak baztertu gabe)», adierazi dute.

Gure txaloak eta beraien lanaren errekonozimendua emateko modu bat ikusi dugu, eta berrogeialdia amaitutakoan,  Runner Bihotz Txapeldunen txapel bana jasoko dute. Azkoitiko Gurutze gorriak jasoko du, mediku eta erizainen txapela (Gogoratu lasterketako mediku zerbitzua ematen dabiltzala 27 edizioetan), Azkoitiko San Jose Egoitza, Azpeitiko San Martin egoitza eta Zestoako San Juan egoitzak berriz, beste txapel bana  jasoko dute.

«Gure txaloak eta beraien lanaren errekonozimendua emateko modu bat ikusi dugu, eta berrogeialdia amaitutakoan, Runner Bihotz Txapeldunen txapel bana jasoko dute. Azkoitiko Gurutze gorriak jasoko du, mediku eta erizainen txapela (Gogoratu lasterketako mediku zerbitzua ematen dabiltzala 27 edizioetan), Azkoitiko San Jose Egoitza, Azpeitiko San Martin egoitza eta Zestoako San Juan egoitzak berriz, beste txapel bana jasoko dute gaineratu dute.