Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 19rako

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazioak deitu ditu ekainaren 19rako pandemiak eragindako konfinamendua bete eta gero aurreko «normalitatera» itzultzea ezinezkotzat jozten dutelako eta horretarako aldaketak eskatzen dituztelako.

NAIZ|29/05/2020
20200424_104236
Konfinamendu garaian Eskubideen Kartak Iruñean egin zuen ekintza sinbolikoetako bat. (@EskubideenKarta)

Ekainaren 19rako mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak «Etxean geratu naiz, orain kalera aterako gara» lelopean. «Konfinamendu eta pandemiaren aurkako aste hauetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak aktibo jarraitu du, batez ere ‘Gizarte Aldaketa bultzatzeko dekalogoarekin’ edo ‘Ez dugu ahaztuko’ kanpainarekin. Ezin da errepikatu aurreko krisien ondoren gertatutakoa, eta konfinamenduaren gogorrena igaro ondoren, kalea berreskuratuko dugu», azaldu dute ohar batean.

«Luzeak egin zaizkigu egunak. Ikusezina den zerbaitek gure egunerokotasuna goitik behera zeharkatu du eta normalitatea hautsi. Dagoeneko gauzak aldatu dira eta ez gara lehengora bueltatuko. Berdin zaigu, ordea, guk ez dugulako nahi aurreko normalitatea, guk aurrera egin nahi dugulako. Atzean utzi nahi dugu osasun krisi bati erantzuteko gai ez den jendarte antolaketa. Pertsonak, komunitateak eta planeta babestea lehenetsi behar da, ez merkatua, etekin ekonomikoa eta jabetza pribatua. Langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko unea da. Lehenik bizitza!», adierazten du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren manifestuak hasieran. Euskal Herriko dozenaka eragilek sostengatzen dute manifestu hau.

 

NAIZ KONTZERTUAK
TAOM/FOKU
Loading player...


NAIZ Kontzertuen bigarren fasea pasa den ostiralean hasi zen, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean Belakoren eskutik.