Naiz

Koronabirus 16 kasu berri Hego Euskal Herrian, eta hildakorik ez azken orduetan

Koronabirus 16 kasu berri izan dira Hego Euskal Herrian azken orduetan: Bizkaian, 7 kasu berri erregistratu dira, 3 Araban, 3 Gipuzkoan eta beste 3 Nafarroan, bertako Osasun Sailak jakinarazi berri duenez. Ez da hildakorik izan.

Ia 14.000 pertsonek negatibizatu dute birusa EAEn. (Andoni LUBAKI | AFP)
Ia 14.000 pertsonek negatibizatu dute birusa EAEn. (Andoni LUBAKI | AFP)

Hego Euskal Herrrian ez da koronabirusaren ondorioz beste inor hil azken orduetan. Kutsatuei dagokionez, berriz, 16 kasu berri erregistratu dira PCR frogetan.

Positibo berrietatik, 7 Bizkaian detektatu dira (4 Bilbon eta gainerako hirurak Barakaldon, Arrigorriagan eta Portugaleten), 3 Araban (Gasteizen) eta beste 3 Gipuzkoan (Arrasaten, Bergaran eta Irunen).

Nafarroan, Osasun Sailak 3 positibo erregistratu direla jakinarazi du. Zehaztu duenez, hiru kasu berri eta lagun bat ospitaleratu behar izan da. Nabarmendutakoaren arabera, azken 23 egunetan Nafarroan ez da hildakorik izan.

Lakuako Osasun Sailak prentsa-ohar baten bidez pandemiaren datuak eguneratu ditu, eta horien arebera orain arte 1.619 pertsona hil dira guztira.

Jakinarazi dutenez, atzo 27 pertsonak negatibizatu zuten gaixotasuna, eta, beraz, ia 14.000 dira EAEn birusa gainditu dutenak. Gainera, 6 pertsonek ospitaleko alta jaso zuten, eta beste 3 aldiz ospitaleratu dira plantan, PCR positiboarekin.

Ospitaleetako ZIUetan dauden gaixoen kopurua ez da aldatu eta 6 dira oraindik.

R0 indizeak pertsona batek eragin ditzakeen kutsatzeen kopurua kalkulatu du, eta atzoko 1,09tik 1,31ra igo da.