NAIZ
DONOSTIA

Eskoriatzan covid-19an positibo eman zuen herritar bat hilik aurkitu dute etxean

Koronabirusak kutsatutako gizon bat hilik aurkitu dute Eskoriatzako bere etxean, Lakuako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Ostegunean positibo eman zuenetik konfinatuta zegoen.

Donostia Ospitaleko laborategi bat, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Donostia Ospitaleko laborategi bat, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Segurtasun Sailaren iturriak aipatuta EiTBk eta Europa Pressek berri eman dutenez, Eskoriatzako herritar bat hilik aurkitu dute Intxaurtxueta auzoko bere etxean. Goizeko 11.00ak aldera gertatu da. 

Udaltzaingoaren esanetan, gizonak positibo eman zuen koronabirusa antzemateko test batean eta, ordutik, telefono bidezko jarraipena egiten ari zitzaizkion egunero. Gaur, baina, ez du erantzun eta suhiltzaile eta medikuekin batera bertaratu direnean hilik aurkitu dute. 

Heriotza arrazoi naturalengatik gertatu duela adierazi du medikuak, betiere Europa Press agentziak aipatutako iturrien arabera. 

Gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.