Covid19 dela-eta osasun arauak betearazteko hondartzako bitartekariak badituzte Hendaian

Hendaiako Herriko Etxeak zortzi gazte kontratatu ditu lan oso berezia egin dezaten: hondartzako bitartekari lana, hain zuzen ere. Arratsaldero hondartza punta batetik bestera zeharkatzen dute herriarrengana hurbilduz eta horiei oroitaraziz distantzia soziala gordetzeari begira indarrean dauden arauak.

NAIZ|01/08/2020
Me%cc%81diateurs_de_plage
Zortzi bitartekarik arratsaldero egiten dute lan Hendaiako hondartzan. (Hendaiako Herriko Etxea)

Uztailaren 9tik goiti, Cylia, Maiana, Tom, Xan, Xabier, Esteban, Pablo eta Philippe Hendaiako hondartzan zehar dabiltza Covid19 birusaren hedapenari aure egiteko xede indarrean dauden osasun arauak jendeari oroitaraziz.

Hondarkatzo bitartekariak eguzkia eta itsasoaz gozatzen duten lagunengana hurbildu eta, besteak beste, distantzia soziala errespetatzeko beharra ekartzen diete gogora.

Egunero, 14:00etatik 18:00tara, hondartza mutur batetik bestera zeharkatzen dute, eta arreta berezia egiten diote areatzako sartu-irteeretan ematen den egoerari. Bereziki jende anitz biltzen den tenoreetan.

Zortzi bitartekari horien lana jendearekin hitz egitea eta udaz gozatzearekin batera osasun arauak errespetatzea zinez inportantea dela azaltzea da.

Cyliak azaldu duenez «oporlariek, oro har, eskerrak ematen dizkigute». Izan ere, tarteka marteka «burugogor gutxi batzuk kexatzen zaizkigu gehienbat itsas gora dagonean dunba harrietarantz edo diga aldera bidaltzen ditugunean jende metaketak saihesteko».

Zortzi bitartekariek txaleko berdea daramate soinean hala jendeak errezki ezagutu ditzan.

Hondartzan uda sasio guztietan jarduten duten beste zerbitzuetako kideekin -delako sorosleak, delako Guretze Gorriaren lagunak- elkarlanean jarduten dute.

Are, sorospen zerbitzuek baliatzen duten postutik aldi oro osasun neurriak errespetarazteko mezuak zabaltzen dituzte bozgailuaren bidez hala bitartekarien lana ulegarriagoa eginez.

Frederic Tranche, segurtasun publikoaren eta turismoaren ardura duen bigarren auzapezordearen esanetan «krisiaren aitzinean erne izan behar dugu eta horri begira zerbitzu erbezdinekin lankidetzan aritzea oso garrantzitsua da».

Gaur gaurkoz Hendaiko Herriko Etxeak ez du maska derrigorrezko bilakatzeko urratsik egin. Hala ere kaleko merkatuetan behar da nahitaez babes hori erabili.

Angelu eta Biarritzeko udalek neurri hori plantan emanen dute agorrilaren 4tik aurrera. Are, hondartzak itxiko dituzte gaueko 22.00tik aitzin.

INFOS ASSOCIÉES

 

NAIZ KONTZERTUAK
Loading player...


Bederatzi talde, bost Euskal Herriko areto... Denboraldi honetako NAIZ Kontzertuen unerik onenak.