Italian Alpine Club saria 2019an Bilbao Mendi Film Festivalen eskuratutakoari gehitu zaio.
Matterhorn mendiaren oinetan egiten da Cervinoko jaialdia. Italiako jaialdirik garrantzitsuenetakoa da, mendiko zinematografia sustatu, hobetu eta gordetzeko helburuarekin sortua.
‘Cholitas’ filmaren nazioarteko ibilbide arrakastatsuak aurrera darrai. Aste honetan bertan Suitzan egiten den Festival International du Film Alpin des Diablerets jaialdian lehiatuko da. Hilabete honetan, hurrengo geldiadia Sucren (Bolivia) izango du Argentinako Ushuaiara joan aurretik. Eta abuztu amaieran munduko mendi-zinemako jaialdi zaharrenean izango da ‘Cholitas’, Trento Film Festivalen.